¡Madarikatuak!

Joseba arrebaren euskaraz poema

Madarikatuak, zuek,
Hiltzaileak.
Madarikatuak informazioa
pasa diezutenak
hiltzaileei.

Madarikatuak bihotz gaiztoko
patriota faltsuak,
erokeria zuenganatu dezutenak,
madarikatuak.

Madarikatuak zuek ere,
itsuak, zuek uzten baitiezue
Espazio bat
Patriota faltsu, ero
Eta hiltzaileei
Esanez auzi bat dagoela,
Hiltzaile eta biktimaren artean
Erdiko espaziorik balego bezela.
Eta zuek bihotz hotzeko polítiko
zaretenak,
nik ez ditut esango izenak.

Zuek, nahiz negarti profesionalak
Pankartetara bidali itxurak gordetzeko
Jendea engainatzeko
Zuek, jaso ezazue
Nere familiaren mespretxua
Eta zuek,
hiritarrak, zuek, zigortu itzazue.

Demokratikoki jakingo dezute nola.

Maite Pagazaurtundua Ruiz, Andoain 10/2/2003