Amodioa eta Bakea

Maribi (Sopela, Vizcaya)

Egun batean, nere etxe barruan nengoela, ez nekien
buruan ala bihotzean, baina eztanda ikaragarrizkoa somatu
nuen. Bihotzeko taupadari eskuekin eutsiz, oso altu esan
nuen: Azkena, azkena, bukatu zauriak!
Eta leihora joan nintzen, zer zen ikustera.
Isiltasun eder baekin amodio piloa zeorren kalez kale.
Ama, hurbildu leihora, begira zenbat amodio datorren.
Bai alaba, bai, eta zer dakarte hoien atxetik?
Bakea, ama, bakea. Arineketan belaundu ginen otoiz,
Jaunari eskerrak emonez.
Gaua etorri zen eta kalera irteterakoan, izarrez beterik
zegoen zerua. Bapatean haur txikiak eta amona pilok zerura
begira abesten zuten:
Bakea etorri da, bakea etorri da,
sortu da gure ametsa.
Ez da gezurra, ez da gezurra,
Egia da.
Denok batera, denok batera,
goazen jaunari otoitz eskatzera.